XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta sartzen ari zen eguzkiari begiratu nion leihotik, galtzen ari zen gandor gorrixka batez horizonte lerroan eta Bixente etorri zitzaidan burura.

Senak patiora zuzendu zidan begirada eta Absalonekin ikusi nuen, lehengo moduan eserita, eta, oraingoan, klarionaz elefanteak marrazten harlosetan.

Datu gehiago behar nuen.

Biharamun goizean Absaloni agindu nion kontsultara etor zedila, harekin mintzatzea derrigorrezkoa nuelako aitzakiaz.

Zigarroak eskeini nizkion.

Bi hartu zituen, berarentzat eta Valeriorentzat, Errusiako Tzarra dela sinesten duen gizonarentzat.

Kafesnea atera nion. Izotzarekin.

Zer dakizu Bixenteri buruz? Oso gizon sentibera da, baina atsegina. Laguna dut.

Besterik ba al dakizu? Istorio xelebreak kontatzen dituela, maitasunezkoak ia beti eta azken hiru hitzok beren esanahiaz fidatuko ez balitz bezala ahoskatu zituen.

Tristeak al dira?.

Ez dakit zer den tristura, zer den poza.

Sentitzen dut laguntza gehiago ezin emana.

Azkeneko galdera eta joan zaitezke.

Gogoratzen al zara hark kontatutako istorioren batekin?.

Gustatuko litzaidake entzutea.

Baietz erantzun zidan.

Bazela gizona maite zuen emakume bat, esan zigun behin Bixentek, emakumeek bakarrik maite duten eran maite zuela gizona (...).